ERAKUNDEENTZAKO ZERBITZUAK
Lan egiteko moduan eboluzionatu.
Lider, talde eta erakundeak bide-laguntzen ditut, lan egiteko moduan eboluzionatzeko; baliabideak agerian jarriz, ikasketa bultzatuaz, eraldaketa sustatuaz, ekintzarako gaitasuna zabalduaz eta bakoitzak bere ardura hartuaz.
NOLA EGITEN DUT LAN?
Erakunde bakoitza berezia da, bakoitzaren ezaugarriak ezberdinak dira eta beharrak, berriz, bakarrak. Horregatik, proposamen bakoitzaren diseinua berezkoa eta paregabea izango da. Inongo konpromisorik ez duen bilera baten bitartez, erakundearen beharrak aztertzen ditut eta baita elkarrekin lan egiteak izan ditzakeen onurak ere. Hemendik aurrera, proposamen bat lantzen dut ondoren azaltzen diren lan-tresna ezberdinak erabiliaz.
LIDERGOA
Erakundeen eta talde buruen lidergoa indartzeko lanketa da. Honela, euren helburuak eta ongizatea lor baitezakete, baita, profesionalki garatu eta pertsonalki eboluzionatu ere.
Coaching exekutibo edo profesional baten bidez, taldeko liderrak eta/edo langileak, beraien baliabideak eskuratzera, gainditzeko gaitasuna garatzera eta ezarritako helburuak lortzera bide-laguntzen ditut. Coaching prozesu bat gure izateko moduan zer edo zer aldatzeko beharra sentitzen dugunean, edo agian, gure bizitzan, lortu nahi ditugun emaitzetara iristen ez garenean has dezakegu. Galdera-erantzunezko elkarrizketa baten bitartez, coachee-ak lortu nahi duen horretan sakondu eta bere baitan dituen baliabideak eskuratu edo landuko ditu, ekintzara pasa eta helbururantz habiatzeko. Gainera, prozesu honek, ikasketa, transformazioa eta eboluzioa ekarriko ditu.
Honetaz gain, formakuntzaren bitartez, lider eta langileek, euren lidergo gaitasunak garatu ahal izango dituzte, era berean, baliabide pertsonak ere landuko dituztelarik. Hauek, motibazio prozesuetan parte hartzen dute, hau da, baliabide pertsonalak areagotzen direnean, langilearen engagement eta jarduera maila areagotzen dute.
TALDEAK
Taldekako coaching-a bidez, taldeko partaideen lankidetza indartu eta funtzionamendua hobetuko da. Prozesu honetan, taldearen bide-lagun izatea da helburua, taldea bera sistema moduan hartuz eta hausnarketara bultzatuaz. Honela, eguneroko lanean oztopo diren pentsamendu eta iritziak aldatu eta beraien emaitzak lortzeko aukera izango baitute.
ERAKUNDEAK
Erakundeetako langilegoari zuzendutako prozesuak dira, hauen arteko harremanak hobetu, konfidantza sustatu, komunikazioa hobetu, partaidetza erraztu, baliabide ahulak garatu eta erakundeetako eraldaketa gauzatzeko.
Gure baliabide pertsonalak, erakundearenak eta langileen azkartasunak hantzematen ditugunean, lan eskaerei aurre egiteko gaitasuna izaten dugu.