“Gure enpresako organigrama birpentsatu eta gure lanak banatzeko beharra genuen, talde txikia baikara eta guztiok egin behar baitugu denetik. Naroak gure beharrak entzun eta lanerako tresna egokiak eskaini zizkigun. Alderdi pertsonalean, bakarkako saioen laguntzaz nire motibazioa landu nuen Naroarekin. Eskerrik asko!”
“Gurekin gauzatutako lanaldiak iraun duen bitartean, bere prestutasuna eta dedikazioa erabatekoa izan da. Gure beharrak ongi jaso zituen hasieratik eta modu egokian bideratu ditu. Taldearen ezaugarriez ongi jabetu da eta horren araberako saioak prestatu ditu, talde gisa benetan formazio probetxugarria eta aberasgarria izan delarik.”
“Saioak konfiantzazko giroan garatu ziren. Zuzendari postua hartu berria nuenez, horrelako postu batek dituen zenbait erantzunkizunei erantzuteko gai izango ote nintzen kezka eta zalantza nuen. Zenbait egoerei nola aurre egin eta zein jarrera azaldu ezagutzeko oso lagungarri suertatu zaizkit bakarkako coaching saioak. Pertsonalki betidandik nire izaerarekin lotu izan ditudan zenbait ezaugarri mahai gainean jartzeak, eta horren inguruan hitz egiteak, hausnarketara eraman dit. Ondorioz, zenbait egoeren aurrean nola jokatu erabakitzea nire baitan dagoela ikusi dut”.