ASERTIBITATEA ETA BERE PRAKTIKA. 

Nolakoa da zure asertibitatea? Eta nolakoa zure komunikazioa? Erasotzailea, inhibitzailea hala asertiboa zara?

Asertiboa ez da besteen gainetik jartzen den pertsona, ez eta zapaltzen uzten ez den hori ere. Asertibitatea, gure desirak, iritziak edo beharrak modu argi eta laburrean adieraztea da, beste pertsona eta geure burua errespetatuz eta besteengatik manipulatuak izan gabe edo guk haiek manipulatu gabe.

Tailer honen helburua, komunikazio modu hauen arteko ezberdintasunak ezagutzea, gure estiloaz jabetzea eta asertibitatea praktikan jartzea da. Honela, modu asertiboan komunikatzen ikasi, gure harremanetarako gaitasuna hobetu eta gure autoestimua landuko baitugu.

EGUNA: Otsailak 16, larunbata.

ORDUA: 10:00tatik 13:00tara.

PREZIOA: 30 € (Numai-ko ikasleentzat 26 €).

HIZKUNTZA: Alderdi teorikoa gazteleraz izango da eta praktikoa euskaraz edo gazteleraz egiteko aukera egongo da.

IZEN-EMATEKO EPEA: Otsailak 15, ostirala, eguerdiko 14:00ak arte.

TOKIA:

Numai Ongizate Zentroa.

Kazkazuri plaza 2-3, 20180 Oiartzun. 

Tailer honetan parte hartu nahi baduzu edo beste zalantzarik baduzu, bete eta bidali mesedez ondorengo formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut.

Naroa Susperregi-k, orrialde honen arduradun den moduan, jasotako datuak, zuen eskaerak eta zalantzak erantzuteko  erabiliko dituela adierazten dizue. Era berean, etorkizunean eta zuen interesekoak izango direla pentsatuz, zenbitzuen edo ekitaldien inguruko informazioa bidaltzeko ere erabiliko dira. Lege oinarria, erabiltzaileak azaldutako adostasuna da. Zure datuak ez dira beste bati emank izango, non eta legeak hala behartzen duen. Pertsona orok, bere datuen berri izateko, moldatzeko, eskuratzeko, ezabatzeko edo erabilpena mugatzeko eskubidea du. Horretarako naroa@naroasusperregi.com helbide elektronikora idatz dezakezu zure eskubide eskaera egiteko. Informazio gehiago, esteka honetan aurkituko duzu.
2019-02-10T17:45:07+00:00