EXIJENTZIATIK BIKAINTASUNERA.

Tailer honetan parte hartzen dutenek, bakoitzaren exijentziaren inguruko hausnarketa egiteko aukera izango dute, nolakoa den identifikatu eta bikaintasunean bizitzearen esanahia ezagutuko dute.

Helburua exijentziatik bikaintasunera pasa ahal izateko, bakoitzak garatu beharreko bidea diseinatzea da, beharrezko ekintzak zehaztuaz.

Exijentzian bizi den pertsonak, gauzak perfektu egin nahi ditu, eta hau ezinezkoa da. Honek, nahigabea, frustrazioa, kexa eta sufrimendua ekartzen ditu.

Bikaintasunean bizi den pertsona aldiz, momentu horretan dituen baliabide eta ezagutzekin, egin beharrekoa ahalik eta hoberen gauzatzean  arreta jartzen du. Akatsetatik ikasten du, sormena hobetzen du eta pertsona moduan eboluzionatzen du.

EGUNA: Otsailak 9, larunbata.

ORDUA: 10:00tatik 13:00tara.

PREZIOA: 30 €

HIZKUNTZA: Alderdi teorikoa gazteleraz izango da eta praktikoa euskaraz edo gazteleraz egiteko aukera egongo da.

IZEN-EMATEKO EPEA: Otsailak 8, ostirala, eguerdiko 14:00ak arte.

TOKIA:

Yoga Pasaia.

San Pedro kalea 36, 20110 Pasaia. 

Tailer honetan parte hartu nahi baduzu edo beste zalantzarik baduzu, bete eta bidali mesedez ondorengo formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut.

Naroa Susperregi-k, orrialde honen arduradun den moduan, jasotako datuak, zuen eskaerak eta zalantzak erantzuteko  erabiliko dituela adierazten dizue. Era berean, etorkizunean eta zuen interesekoak izango direla pentsatuz, zenbitzuen edo ekitaldien inguruko informazioa bidaltzeko ere erabiliko dira. Lege oinarria, erabiltzaileak azaldutako adostasuna da. Zure datuak ez dira beste bati emank izango, non eta legeak hala behartzen duen. Pertsona orok, bere datuen berri izateko, moldatzeko, eskuratzeko, ezabatzeko edo erabilpena mugatzeko eskubidea du. Horretarako naroa@naroasusperregi.com helbide elektronikora idatz dezakezu zure eskubide eskaera egiteko. Informazio gehiago, esteka honetan aurkituko duzu.
2019-07-26T10:17:28+00:00